Eskabideak aurkezteko, hitzorduaren egunean itzultzeko baimenaren eskabidea aurkeztu beharko da EX-13 (pdf), jatorrizkoa eta kopia. OHARRA: Informazio zehatzagoa lortzeko, dagokion probintziako Atzerritarren Bulegora edo Unitatera jo behar duzu.
Informazio gehiago lor dezakezu esteka honetan: Atzerritartasun Bulegoen Informazioa AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA (jatorrizkoa eta kopia): Bizileku-baimenaren edo ikasketengatiko egonaldi-baimenaren titularra, iraungita eta berritze-izapidean: Pasaporte osoa edo bidaia-titulua edo, hala badagokio, indarreko inskripzio-zedula.
Bizileku-baimena edo ikasketengatiko egonaldi-baimena, iraungita. Bizilekua edo ikasketengatiko egonaldia berritzeko eskabidea.
Bidaia premia-egoera bati erantzuten diola egiaztatzen duen dokumentazioa. 790 Tasa, 012 kodea, inprimakia zuzenean internetetik deskarga daiteke, esteka honetatik: Modelo 790, Código 012 Hasierako bizileku-baimenaren edo hasierako ikasketengatiko egonaldi-baimenaren titularra, atzerritarren nortasun-txartela emateko izapidean: Pasaporte osoa edo bidaia-titulua edo, hala badagokio, indarreko inskripzio-zedula.
Bizileku-baimenaren edo ikasketengatiko egonaldi-baimenaren hasierako eskabidearen aldeko ebazpena. Txartela ematea izapidetzen ari dela egiaztatzen duen agiria.
Bidaia premia-egoera bati erantzuten diola egiaztatzen duen dokumentazioa. 790 Tasa, 012 kodea, inprimakia zuzenean internetetik deskarga daiteke, esteka honetatik: https://sede.policia.gob.es:38089/Tasas/ ARRETAZ IRAKURRI Atzerritartasun Erregelamenduaren Real Decreto 2393/2004 delakoaren hirugarren xedapen gehigarrian eta 18.6 eta 18.7 artikuluetan xedatutakoaren arabera.
Itzultzeko baimena atzerritarrak pertsonalki eskatu beharko du izapidetzeko eskumena duen organoaren aurrean, erroldatuta dagoen herria kokatzen den probintziari dagokionean, adingabeen edo ezgaituen kasuan izan ezik, kasu horretan legezko ordezkariak aurkeztu ahal izango baitu eskabidea.
Dokumentu honen balioa 90 egunekoa da, ematen den datatik aurrera. Herrialdera itzultzea ahalbidetzen duen dokumentu pertsonala da, eta haren balioa iraungi arte gorde behar da.
Beraz, itzultzeko baimena lortu beharko dute soilik bizileku- edo egonaldi-baimena berritzeko izapidean dauden eta hegazkinez bidaiatzea aurreikusten duten atzerriko herritarrek, eta lehen nortasun-txartela emateko izapideak egin dituztenek, bidaiatzeko erabiliko duten garraiobidea edozein dela ere.
Cl@ve bidezko aurkezpena Jarraian hitzorduaren erreserbara sar zaitezke, hautatutako izapide eta probintziarako, cl@ve erabiliz. Ziurtagiri digitala erabiliz gero, mesedez, ziurtatu behar bezala instalatuta eta funtzionatzen duzula.
Cl@ve gabeko aurkezpena Jarraian hitzorduaren erreserbara sar zaitezke, hautatutako izapide eta probintziarako, cl@ve erabili gabe.