HASIERAKO LANA ETA BIZILEKUA NORBERAREN KONTURA Hasierako eskabideak aurkezteko, hitzorduaren egunean norberaren konturako hasierako aldi baterako bizileku- eta lan-baimenaren eskabidea aurkeztu beharko da eredu ofizialean (EX-07) (pdf), jatorrizkoa eta kopia.
OHARRA: Informazio zehatzagoa lortzeko, dagokion probintziako Atzerritarren Bulegora edo Unitatera jo behar duzu. AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA: Pasaporte osoaren edo bidaia-tituluaren edo, hala badagokio, indarreko inskripzio-zedularen kopia.
Aurrekari penalen ziurtagiria, jatorrizko edo jatorri-herrialdeko agintariek emana. Mediku-ziurtagiria.
Lanbidean aritzeko eskatzen den gaikuntza duela egiaztatzen duen titulazioa edo egiaztagiria, hala dagokionean, behar bezala homologatuta. Beharrezko inbertsio ekonomikoa duela egiaztatzea, edo finantza-erakundeen laguntza-konpromisoa.
Ezarpen- edo jarduera-proiektua, aurreikusitako inbertsioa, espero den errentagarritasuna eta, hala badagokio, sortzea aurreikusten diren lanpostuak adieraziz. Jarduera instalatzeko, irekitzeko edo funtzionatzeko eskatzen diren baimenen edo lizentzien zerrenda, izapideen egoera adieraziz, hala badagokio dagozkien erakundeen aurrean egindako eskabideen ziurtagiriak barne.
ARRETAZ IRAKURRI Atzerritartasun Erregelamenduaren Real Decreto 2393/2004 delakoaren hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera. El t